Maite Valdiviesok, Bilboko Elizbarrutiko lan pastoraltzako arduradunak emon eutsien hasierea ikastaroei abuztuaren 4 eta 5ean. Langileen konpromisoa esker onez gogoratzea proposatu eban. “Amestu daigun alkarragaz gizarte gizakiarragoa”, proposatu eban. Itxaropenari leihoa zabaldu eutsan bere berbaldian.
Imanol Zubero soziologoaren ikuspegia
Sozilogoak lan munduaren inguruko bost makalaldi aztertu ebazan. Begirada barriagaz aurre egitea proposatu eban eta egoera txarrenean dagozanen eskabideak eta proposamenak entzutera animau eban.
Aldaketen aurrean ekintzakor jokatzeko eskabidea egin eban Zuberok ze gero eta jente gehiago dabil bide bazterretan geratzen.
Abuztuaren 7an eukaristia ospatu zan Almudenako katedralean
Mezea amaitu zanean, 200 lagun inguruk zeinu publikoa egin eben alboko plazan. Bertan ezagutzera emon gura izan zan lan munduak izten dauazan kaltetu barriak. Bost ekintza proposatu ziran honeei aurre egiteko.
Jose Luis Iglesiasek zuzendu eban erretiroa
HOACeko udako iikastaroak Pepelu Iglesias abadeak zuzendutako erretiroagaz amaitu ziran, abuztuaren 9an eta 10ean.
HOACeko kontsiliarioak “makaltasunetik mistikea jagoteko” proposamena egin eban. Begoña Cerratok, komunikazino arduradunak dinoanez, giza duintasunaren alde egiteko haragi egindako espiritualtasunaren aldeko aldarrikapena egin eban..
Kontsiliarioak lau proposamen egin eutsezan 200 parte hartzaile inguruei. Guztiek be mistikea eukien abiapuntu legez.
Ondorioak
Bost konpromiso hartu dauz HOACek udako ikastaroak amaitzerakoan.
gg