25-04-2025 Viernes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Eguna
25.04.2025

Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Eguna

Datozan egunetan, maiatzaren lehenengoaren bezperetan, lan-eremurako eanguratsuak diran jardunaldiak izango dira: alde batetik datorren domekaz, apirilak 27, Gizalegezko Lanaren aldeko 5. Eguna ospatuko dau eta biharamunean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna.

Laneko Pastoraltzarako eta Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko sailean agiria presatu dabe egun honetarako: “Gizalegezko lana, onura adimen-osasunerako”

Eleizbarrutiak Gizalegezko Lanaren aldeko V. Eguna ospatuko dau

“Rompe moldes/Amestu eta zaharbarritu”, goiburua aukeratu da Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Egunerako. Datorren domekaz, apirilak 27, ospatuko da.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik dei egin dabe jardunaldiaren garapenean esku-hartu daigun eta gutuna idatzi dabe Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatuko dan V. ekitaldirako: “Geure egin daigun Jainkoaren ametsa. “Itxaropenean erromes”, gure eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, itxaropenaren ageriko zeinu izan gaitezala langileen artean eta laneko eremuan. Bat egin daigun gure gizartean gizalegezko lanaren, lan askearen, sormena, partaidetza eta alkartasuna eragiten dituan lanaren alde ahalegintzen ari diranakaz, zauriak “osatu” daiguzan, norbanakoa lehenestsiz eta bere duintasuna autortuz”

Egunerako lagungarri eta bitartekoak:

  • Egunerako kartela.

  • Liturgia lagungarriak apirilaren 27ko, Pazko-aldiko 2. domekako ospakizunerako.

  • Gazte eta helduen taldeetan gogoeta egiteko lagungarriak

  • Egunaren aurretik egunaren barri emoteko eta sentiberatasuna bizteko bideoa eta orriak.

  • Aizu!!!, ospakizunetarako, talde eta familietan banatzeko, e.a.