26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nekaldien antzezpenek jentez beteko dabez Balmaseda, Arkotxa eta Durangoko kaleak
06.04.2023

Nekaldien antzezpenek jentez beteko dabez Balmaseda, Arkotxa eta Durangoko kaleak

Orain dala egun batzuk iragarri genduanez, Bilboko Aste Santuak Euskal Herriko kultur ondare immaterial bihurtu gura dau. Ildo horretatik, Balmasedan ospatzen dan Euskal Herriko Kurutze-bide nagusiak bere berezitasuna autortuko lekuken izendapen bera jaso gura dau. 

Balmasedan egiten dan Nekaldiaren antzezpenak 50.000 lagun inguru batzen ditu urtero. Udaletik nabarmendu dabenez, jarduera honek autorpena jaso beharko leuke eta, horregaitik, Euskal Herriko lehenengo Ondare immaterial izendatzea eskaten dabe.

Gaur, Eguen Santua, pausuen prozesinoa egingo da eta Azken Afaria antzeztuko dabe. Bihar, Bariku Santua, Kurutze-bidea egingo da Balmasedako alde zaharrean. Gehiago jakiteko: hemen.

Aste Santuko eleizkizunak Garbealde Pastoral Barrutian (PB): hemen

Aste Santua Garbealde PBan

Arkotxa

Zaratamoko Arkotxa auzoan, 55. aldiz antzeztuko dabe Nekaldia. Gaztek Aki alkarteak antolatuta, gaur eta bihar egingo dira antzezpenak kalean.

Aurton, sekula baino boluntario gehiago batu da, hain zuzen be 12 lagun inguru, antzezpenean parte hartzeko-

 Durango

Juan de Iciar alkarteak antzezten dau Kristoren heriotza eta berbizkundea Durangon, 110 antzezle afizionaturen partaidetzaz. Hogeta zortzigarren ekitaldi honetan, gaur eta bihar izango dira antzezpenak Santa Ana plazan, 21:00etan.