14-10-2024 Lunes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 250 gazte inguruk parte hartuko dau egunotan Pazkoetan, Berrizen eta Bilbon
05.04.2023

250 gazte inguruk parte hartuko dau egunotan Pazkoetan, Berrizen eta Bilbon

Berrizen eta Bilbon ospatuko dira egunotan Eleizbarrutian 14 urtetik gorako gaztetxo eta gazteentzako antolatu diran Pazkoak. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. 

Sarbide aldiko Pazkoa:

Leku bitan ospatuko da: Berrizko Mesedetako Misiolarien ‘Maturana’ aterpetxean eta Berrizko parrokiaren etxean. Hamalau eta hamasei urte bitarteko 130 neska-mutilek parte hartuko dabe eta begiraleek eta 7 arduradunen (besteak beste, abadegai 2 eta abade 1) laguntza izango dabe. Aste Santuko egun bakotxaren senaz gogoeta egingo dabe, jolas-jarduerak tartekatuz eta bakotxaren bizitzara eroanez. Gainera, eguneko liturgia ospatuko dabe ‘Barnezabal’ etxean pazkoa bizitzen dagozanakaz batera. 

Zerbitzu-seneko Pazkoa:

Begoñazpi ikastolan. Aukera bi izango dira: zerbitzua lantzeari eta barnekotasuna lantzeari begira. Hamasei eta hamazortzi urte bitarteko 125 neska-mutilek eta begiraleek parte hartuko dabe, zazpi arduradunen (tartean, abadegaia eta abadea) laguntzagaz. Goizez, eguenetik zapatura, Caritasen hainbat egitasmo eta Bilboko hainbat egoitza ezagutuko dabe eta bertan bizi diranakaz egongo dira. Arratsaldez, bizi izandako esperientzia horretan sakonduko dabe eta egunaren senaren inguruan hausnartu, bertan, taldean, eguneko liturgia ospatuz. 

Pascua itinerante:

Grupos eskaut de zona minera (14-16 años) harán Pascua itinerante, con recorrido Sopuerta–Muskiz–Ortuella- Gallarta. Participarán 16 chavales y chavalas, con su monitoriado y la responsable de juventud de la zona. Empiezan hoy miércoles, por la tarde y saldrán a andar desde mañana jueves. Por las mañanas se desplazarán caminando hasta el lugar correspondiente y, por las tardes, tarde profundizarán en el sentido de cada día santo.

Concluirán el sábado, celebrando una de las vigilias de la Zona Minera, junto con las comunidades de Muskiz y Zierbena-Abanto.

Pazkoa ‘Barnezabalen’:

Hogei gazte helduk egun bakotxaren senean sakondu ahal izango dabe euren bizipen pertsonaletik. Berrizko Mesedetako Misiolarien alkarteagaz eta Pazkoa ospatzeko batu daitezan 14-16 urteko gazteakaz batera ospatuko dabe liturgia. 

Heziketa:

Martxoan, Pazkoari buruzko heziketa eskaini jaken hiru egunez eskaut taldeetako eta Kristau Sarbideko taldeetako begiraleei. Lehenengo aldiz eskaini jake gazteentzat antolatutako Pazkoetan begirale-lanetan arituko diranei heziketa hau. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazte arloko arduradunen esanetan, “gure kristau izatearen gertaera nagusia dan Pazko-misterioa hobeto ulertzen laguntzea da heziketa honen oinarrizko helburua”. 

Hiru saio egin dira, Galdakao, Sestao eta Begoñan, hiru egun desbardinetan, begiraleei parte hartzeko aukera gehiago emoteko. Bikaritza guztietako berrogei begirale inguruk parte hartu dau heziketa honetan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) lagunduta egin dira saiook eta Estrella Moreno zuzendariak gidatu ditu saioak.