Esti Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak azaldu dauanez, Lehenengo Jaunartzea abituaz egiteko ohiturak “bateo-sena nabarmentzen dau lehenengo eta Benedikto XVI.a aita santuak gogoratzen ebanez, eukaristia-sena be badau, albak senargaiaren, hau da, Jesukristoren banketera gonbidatutako guztiek eroan behar daben “maitasunaren jantzia” gogoratzen deuskulako. Gainera, parrokiak soiltasuna, doitasuna eta bardintasuna nabarmentzen dauan ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzen dau”.
08.05.2023
Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea
Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 neska-mutikok Lehenengo Jaunartzea hartuko dabe.
Hemen argitaratuta: Fede-zabalkunde eta Katekesia, Lehenengo Orrialdea, Pastoral ekintza
Honan etiketatuta: Parrokiak