Leon XIV.ak, Miguel Olaortuaren (GB) ordenazinora etortzeaz gainera, beste bisitaldi batzuk be egin ditu hona.

Hamabi urtez agustindarren mundu osoko arduradun nagusi izan zanez, Prevostek bidaia asko egiten eban Euskal Herrian sustraituta dagoan ordenaren eginkizun pastoral eta administratiboak gainbegiratzeko.
Hori dala-eta, behin baino gehiagotan izan zan agustindarrei lotutako heziketa-erakundea dan Loiuko A. Andres Urdaneta ikastetxean.
Misiolari Perun
Gaur egungo aita santua Trujillora (Peru) bialdu eben 1985ean. Hamar urtetik gora emon ebazan abadetzarako heziketan eta pastoral aitzindaritzan. Hamabost urtez Trujillo Garaian misiolari izan zan Aitor Esteban eleizbarrutiko abadearen esanetan, “lurraldean asko estimatzen eta maitatzen eben”. Perutar herritartasuna jadetsi eban “bere egitekoagaitik eta herrialdean errotuta izateagaitik”.
2014an, Frantzisko aita santuak Peruko eleizbarruti garrantzitsua dan Chiclayoko gotzain izendatu eban. 2020an, Erromara deitu eben, Gotzainen Kongregazinoko kide izendatu ebelako. 2023an, Frantzisko aita santuak gotzainen Dikasterioko Prefektu izendatu eban, hain zuzen be, Vatikanoko egituran eragin handikoa dan kargurako.
Aitor Estebanek aita santu barriaren ‘ikutua’ nabarmendu dau, “kanpoaldeak gustuko dituan agustindarra” dala esanez.