Egun aproposa da gaurkoa liburutegietan egiten dan lana gogoratzeko eta autortzeko. “Eleizbarrutiko liburuegitik-Jaime Lopez Eguilaz arduradunaren esanetan- lanean dihardugu gure ondare bibliografikoaren bidez gure oroimena biltzeko, zaintzeko eta zabaltzeko. Gizalditako fede, oroimen eta jakintza gordetzen dauan ondarea argibide-iturri bikaina da eta jaso dogun tradizinoaren eta bizi dogun une historikoaren arteko zubi. Eleizbarrutiko liburutegian, fedeak eta oroimenak bat egiten dabe informazinorik ezak lekurik izango ez dauan etorkizuna argitzeko”. Aitagarria da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegia eta Marian Ganton de Salazarrek bertan dauan eginkizuna.
Liburutegiak
Informazinoaren joan-etorria bizkorra da eta informazinorik eza arma boteretsu bihurtu da. Testuinguru honetan, liburutegiak jakintza, oroimen eta konfiantzazko eremu bihurtu dira. “Informazinorik ezaren aurka: Liburutegiak” goiburuaren haritik, gogoan doguz pentsamendu kritikoa gogoeta eta oroimena sustatzen dabezan eremuok. Egia eta guzurra bereizten laguntzen dabe, iturri fidagarri eta historikoez baliatuz ikertzen. Ezagutza askatasun eta erantzukizunerako bitarteko dala ikusarazoten deuskue. Zabalik dagoz danontzat eta gura dauanak ikasi, atzeman eta transmititu egin leike eremu seguru eta aberasgarrian.






