Asteburua hasi dira IV. eta V. bikaritzek batera antolatu dabezan udako kanpamentuak. Atzo kanpamentuak bisitatu eta gazteakaz batera otoitz egin eta jolastu eban Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioaren esanetan, “eguraldi ona eta giro hobea” egozan, “inbidiatzeko modukoa hainbeste gazte eta hainbeste indar!”.
Bertan dagoz Koskonaga taldeko sei neska-mutil. Handik gitxira iritsi zan Gernikako San Frantzisko parrokiako beste kide bat.