22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ikasturtearen hasiera EBI sareko ikastetxeetan
13.09.2023

Ikasturtearen hasiera EBI sareko ikastetxeetan

Egunotan, EBI sareko ikastetxeek heziketa-ardatz argiakaz ekin gura deutse ikasturte barriari, "besteak beste, adin txikikoaren babesean, nazioartekotzerako heziketa-ereduetan, digitalizatzean, emozinozko heziketaren garapenean eta Bilboko Gotzaitegiaren menpe diran ikastetxe eta ikastolei beren-beregi dagokien eleizbarrutiko nortasunean aurrera egiteko helburuagaz"

EBI sareko Eelizbarrutiko ikastetxeak bitarteko barrien erabileran jarriko dabe arreta ingurune seguruak optimizatzeko, ume eta gaztetxoak indarkeriaren aurrean babesteari begira. Horretarako, lege organikoak jasoten dauanez, askotariko eremuetan (familia, heziketa, gizarte esku-hartzea, e.a.)era bateko eta besteko alderdiak -sentsibilizazinoa, prebentzinoa edo antzemate goiztiarra- hobetzeko bideak jarriko dira, haur eta nerabeen aurkako edozein indarkeria gaitzesteko mezu zehatz eta ozena sortuz

EBI

Ingurune seguruak, metodologia aurreratuak, digitalizatzea eta nortasuna, EBI sarearen heziketa-ardatzak 2023-2024 ikasturterako

Aldaketa hiru ikastetxetako zuzendaritzan

Egokiñe Angulo izango da Barakaldoko colegio la Inmaculada ikastetxeko zuzendari barria. Ikastetxe hau, joan dan urtarrilean txertatu zan Eleizbarrutiko ikastetxeen EBI sarera.

Santurtiko Santa Eulalia ikastetxea Patronatuan be zuzendaritza barria izango dabe ikasturte honetatik aurrera eta gaur egun zuzendari dan Juan Carlos Torrellasek eta Patronatuagaz bat egin dauan Kurutzearen Alabak ikastetxeko zuzendari izan dan Ainhoa Catañedok zuzenduko dabe erakundea. 

Ianko Intxaurrandietak zuzenduko dau ikasturte honetatik aurrera Avellaneda Ikastetxea, Mª Jose Larrondoren lekua hartuz. Ianko ikastetxeko aurreko zuzendaritza-taldeko kide izan da.

EBI

Nazinoarteko heziketa-ereduak

Nazinoarteko heziketa-ereduak garatzea da ardatzetako bat. Egia esan, bide hau egiten dihardugu EBI sareko zentroetan, baina ikasturte honetan aparteko bultzada emon gura jako. Holan, Nazinoarteko Batxilergoa (NB) aukera bihurtu gura da Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek lotura praktikoak ezarri daiezan ikasketen eta benetako munduaren alde, geroko heziketan eta euren bizitzetan arrakasta jadetsi daien.

Nazinoarteko Batxilergoan, gainera, Bitarteko Urteetarako Egitaraua (BUE) lantzen da Bigarren Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako Eskolarako Egitaraua (LEE) Lehen Hezkuntzan, ikasleek ikusi daien ze urrats emon behar daben hezi, garatu eta euren eretxiak emon, aukeraketak egin eta erantzukizunak hartu ahal izateko.

Balioak

EBI sareko ikastetxeen nortasuna, balio humanistiko-kristauei, emozinozko heziketari, hazkunde pertsonalari lotuta dago eta hori da EBI ikastetxeen beste ardatzetako bat. Ikastetxe eta ikastolek lanean jarraituko dabe eremu eta prozesuen garapenean, neska-mutilak Barri Onaren balioen, hau da, lagun hurkoarenganako maitasunetik eta mundu zuzenagoaren eraikuntzarako zerbitzutik bizitzearen, eragin pertsonal eta sozialaz jabetu daitezan.

EBI