21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan
22.02.2023

Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).

Deialdian esaten dabenez, “itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzeaz ohartarazoko dogu”.

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, urteko lehen hilabete honetan, 231 etorkin hil dira Mediterraneoan (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran. 

En este Círculo de Silencio de febrero, quieren destacar la realidad de las personas que son víctimas de TRATA. “Los datos visibilizan esta abominable realidad. Se estima que España es el primer país receptor de las víctimas de trata en Europa.  Por otra parte, el contexto de pandemia vivido desde el 2019, está dificultando la identificación y detención”.

Deialdian azaltzen dabenez, Barne-arazoetako Ministerioko Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia-zentroak estatu mailan pertsonen salerosketaren inguruan egin dauan balantzean, 2021ean, 4.704 lagun egoan salerosketaren biktima bihurtzeko arriskuan, asko eta asko sexu-esplotazinoan. Salerosketa jasaten eben 335 lagunetik 136, sexu-esplotazinorako erabilezan.

Bizkaia isilik ekimenak martxoaren 29rako deitu dau hurrengo bilkura isila. 

Círculo del Silencio de julio en Balmaseda