20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bikarioak Malagako jardunaldietan
15.03.2023

Bikarioak Malagako jardunaldietan

Martxoaren 12tik 14ra, bikarioentzako jardunaldiak ospatzen dihardue Malagan, Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeak, antolatuta. Estatu osoko 110 lagun inguru batu da eta Kerman Lopez bikario nagusia eta Sergio Buiza, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioak joan dira Bilboko Eleizbarrutitik. Ekitaldi honetan, Frantzisko aita santuak erromatar kuriari eta munduko Eleizari eskaini behar deutsan zerbitzuari buruz idatzitako Praedicate Evangelium konstituzino apostolikoaren alderdi praktikoak aztertu eta sakonduko dira.

Mons. Jose Rico Jerez de la Fronterako gotzain eta batzorde antolatzaileko presidenteak emon eutsen hasiera atzo jardunaldiei eta berak emongo deutse amaiera be, eguenez, gai honen haritik: “Ze erizpide ebanjelitzatzaile da beharrezko gaur egun Eleizbarruti baten?”.

bikarioak Malagan
bikarioak Malagan
Mons. Juan Ignacio Arrieta Ochoa de Chinchetru

Gainera, Mons. Juan Ignacio Arrieta Ochoa de Chinchetru Idazki Legegileetarako Dikasterioko  kideak txosten bi aurkeztu ebazan atzo.  

Lehenengoan, Praedicate Evangelium dalakoaren eduki eta egitura azaldu ebazan eta, bigarrenean, Aita Santuaren agiri honen iturri dan eleizbarrutiaren eta parrokiaren egitura.

Gaur, mahai-ingurua ospatuko da eta Praedicate Evangelium dalakoaren inguruko hainbat esperientzia aurkeztuko dabe.

Alex Alonso, Sergio Buiza, Miguel Vera, Kerman López y Fernando Marcos, durante un descanso entre las sesiones.