28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko batzarrak Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan
15.03.2023

Garizuma-aldiko batzarrak Artagan eta Barakaldo Pastoral Barrutietan

Artagan Pastoral Barrutian (PB), batzarrak egiten ari dira Garizuma-aldian, hain zuzen be, eguaztenez, 19:45etan. Lehenengo saioan -martxoak 8-, Jaime Asenjo abadea izan zan hizlaria eta "Maria ebanjelioan" gaiaren inguruan jardun eban. Gaur, Enrique Franco basilikako arduradunak hitz egingo dau "gizarte sekularizatua" gaiaren haritik. Aurreko asteko saioa zein gaurkoa, basilikan dira. Hurrengo biak, ordu berean izango dira, hau da, 19:45etan, baina Uribarriko Berriotxoako San Balendin parrokian. Lehenengoan, martxoaren 22an, Jesus Llarena liturgiarako ordezkariak jardungo dau, "Liturgia Garizuma-aldian", dalakoaren haritik eta bigarrenean, Jose Luis Achoteguik: "Zure Kurutzean datza, Jauna, bizia".

Garizuma-aldiko berbaldiak, Begoñan
Jaime Asenjo, joan dan astean, Begoñan

Barakaldon

Barakaldo Pastoral Barrutian be Garizuma-aldiko batzarrak egiten dihardue martxoko eguaztenetan. Gaur arratsaldez, Itxaropenaren Andra Maria parrokian izango da saioa eta datorren astean -martxoak 22-, San Bizente Martiria parrokian, egun bietan, 19:00etan.

Garizuma-aldiko erretiroa, martxoaren 25ean, zapatuz, egingo da Itxaropenaren Andra Maria parrokian, 10:00etatik 14:00etara eta Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko  zuzendariak gidatuko dau.

El presbítero diocesano,Jaie Asenjo, fue el primero de los ponentes.