22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta
02.03.2024

Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta

Lucia Cerdak besteei laguntzen emon dau bizitza. Gaztetatik datorkio sen hori, orduan be Bilbo inguruko kaltetuenei laguntzen ibilten zan-eta. Lehen 'erantsia' esaten jakon eta gaur egun Familia Santua deitzen dan parrokiari lotuta egoan. Sasoi haretan "loratzen ari zan" Ekintza Katolikoan parte hartu eban eta hantxe erakutsi eutsen Barri Ona "bizitza eraldatzea edo besteei laguntzen saiatzea" dana. Larogeta hamarreko hamarkada baino apur bat lehenago sortu zan Bilbo Etxezabal atzerriko etorkinei osoko giza arreta eskaintzeko. Laster egin eban bat alkarte horregaz eta hogei urte inguru jardun eban laguntasuna emoten. Mariano bere neba misiolari izan zan Kongoko Errepublika Demokratikoan eta berari esker hazurretaraino sartu jakon Misinoen aldeko grina, beretzat "garrantzitsuena" dana.

Lucia Cerda da datorren martxoaren 8an Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dauan 8 emakumeetako bat. Makina bat urtez, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek argitaratzen daben aldizkaria lurraldeetan banatzeaz arduratu izan da. Kartazalean sartzen eta bialketa prestatzen be laguntzen dau. Izan be, bere esanetan, neba misiolariak sorrarazo eban berarengan Misinoenganako maitasun hau.

Kongoko ED
Bilboko gotzaina Kongoko Errepublika Demokratikora egin eban bisitan. Gogoan dabe bertan Mariano Cerda misiolaria, Bunkeyatik bueltatu barri Bilbon hil zana.

20 urte inguru Bilbo Etxezabalen

Cerda, BIlbo Etxezabal erakundeari lotuta egon zan hasieratik. Atzerriko etorkinei osoko giza arretarako boluntarioen herri alkarte honetan jardun eban hogei urtez. Orain, “bere etxea”  Misinoak dira.

Lucia Cerdá, una de las mujeres homenajeadas este 8 de marzo