06-02-2026 Viernes, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko
05.02.2026

M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko

Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m). Zazpi urtez ekitaldi nagusi sinbolikoa egin ondoren, VIII. ekitaldiak beste itxura bat izango dau eta lurraldeetara zabalduko da autorpena bera be zabaldu ahal izateko. Era berean, II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak landa-eremuko emakume langileei eskeinitako ekitaldia egingo dabe martxoaren 5ean, Balmasedan. 

Huellas en comunidad – Lorratz biziak”, goiburuaren harira, dei egiten jako Bilboko eleizbarrutiko parrokia, alkarte edo errealitate bakotxari inguruko emakumeen autorpenerako ekitaldia antolatu dagian.

Sinbolikotik zehatzera pasatzea da kontua, ekitaldi sinboliko bakarra egin ordez, eleizbarrutiko leku guztietara helduko dan “esker oneko uhin hedakorra” eraginez.

Lagungarriak alkarteen esku

Aldaketa hau ahalbidetzeko eta laguntzeko, eleizbarrutiak orrialde honetan jatsi daitekezan bitartekoak prestatu eta eskuragarri jarri ditu. Lagungarriok prestatu dira, alkarteek bitartekoak izan dagiezan ospakizuna erraz prestatzeko. Besteak beste, honeek dira:

  • Otoitza, ospakizun edo batzarretarako.

  • Autorpen-gutunaren eredua, omendutako emakumeei emoteko.

  • “Oinatzaren” sinboloa, Toño Valdivieso artistak egindako osagai grafiko nagusia aurreko ekitaldietan, inprimatzeko eta banatzeko.

  • Liturgia-proposamenak, esate baterako, eskaera edo eskaintza berezia martxoaren 8an, domeka, Eukaristian sartzeko.

Ekitaldi berezia Balmasedan

Ekitaldiaren ikuspuntu barriaren erakusle lez, Langile Pastoraltzak eta II. bikaritzak landa-eremuko emakume langileei zuzendutako jentaurreko ekitaldia antolatu dabe. 

Martxoaren 5ean izango da, 18:30etan, Balmasedako Klaret antzokian. Ekitaldian, emakume honeen funtsezko zerbitzua ekarriko da gogora eta aspalditik Enkarterriko lan- eta industria-munduan sartu izanak izan dauan oihartzuna.

Ekimen barri honegaz, Bilboko eleizbarrutiak milaka emakumeren lan, eskeintza eta konpromisoaren garrantzia nabarmendu gura dau alkartez alkarte, M8ko ospakizunaren bidez esker ona zabalduz eta lurraldean sustraituz. 

Imagen de la "Huella" de la pasada edición.