22-09-2025 Lunes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mª Jose Aranaren “La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres” liburuaren aurkezpena
22.09.2025

Mª Jose Aranaren “La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres” liburuaren aurkezpena

María Jose Arana teologoak "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburua aurkeztuko dau Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kurtsoko jarduerei hasiera emonez. Ekitaldia bihar -irailak 23, martitzena- izango da Barriako areto nagusian (Plaza Barria, 4) eta, besteak beste, Estrela Moreno institutuko zuzendariak jardungo dau. 

Mª Jose Arana Jesusen Bihotza ordenako lekaimea, teologoa eta soziologoa da eta Lekaide eta lekaimeen eleizbarrutiko batzordeko (Confer-Bilbao) presidentea be izan zan 12 urtez, 1995 eta 2007 bitartean.

Liburuaren laburpena

María Magdalena kristau historiako pertsonaiarik entzutetsuenetakoa da. Hasierako Eleizan, aitzindari sena autortu eutsen alkarte batzuek, “apostoluen apostolu” lez eta Pedrori lehiatu ei eban bere Eleizan nagusitasuna jadesteko.

Denporaren buruan bere lekukotasunaren eragina gitxitu egin bada be, bere oroimenak eta sortzen dauan dobozinoak iraun egin dau historian zehar, bai geografian eta bai artean, literaturan, musikan, kondairan, liturgian edo homilietan be. Halanda be, orokorrean, bere buruaren alderdi erlijiosoa aszesian eta oinaze eta heriotzan lagun egitean finkatu zan eta ez hainbeste aitzindari eta apostolu alderdian.

María Jose Aranak maisutasunez lantzen dau bilakaera negatibo hau Maria Magdalenaren irudia aldarrikatzeko eta ebanjelioetatik kristautasunaren historiako aldi guztietan murgiltzen gaitu haren aztarnak bilatuz askotariko arloetan, besteak beste, ikonografian. 

Libro Arana

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: ETPI