Parrokiagaz eta herriagaz konprometituta dago, bere ustez, bata besteari lotutako arloak dira-eta. Txikitatik, bere bizileku zan Amurrioko alkartean txertatu zan. Hantxe egin eban lehenengo jaunartzea eta sendotza hartu. Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeko (HOAC) kide izan zan eta, mobimentuan, beste gazte batzukaz batera, liturgiak, batzarrak…, ospatzen ebazan.
Sodupera bizitzera joan eta Rafa Saez abadea ezagutu eban ikastaro batzuetan. Bere burua eskaini eban parrokian laguntzeko eta, horretan jardun izan dau gaur egunera arte. Hasieran sendotzarako prestatzen ziharduen talde biren laguntzaile izan zan, Liturgian laguntzen dau, katekista be bada…
Orain dala urte batzuk, parrokien ekimenez eta beste hainbat katekistagaz, Errege-kabalgataren antolaketari ekin eutsan eta gaur egun beste lagun bategaz antolatzen dau.
Maite Fernandez de Agirre, Gallarraga mendi-taldeko eta Sodupeko koraleko kide da.
Autorpena
Oihane Irazu Bizkaia Irratiko esatariak aurkeztuko dau ekitaldia eta Rakel Rodriguezen (ARYMUX) emonaldiaz gozatuko dabe bertaratutakoek. Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da-eta.