“Itxaropena sendotu Pazkoa ospatzeko” goiburua aukeratu dabe biharko ekitaldirako. Antolatzaileen esanetan, “otoitz egitera, hausnartzera eta Aste Santurako prestatzera garoazan erretiroa da”.
Zatoze!
Mariaren Legioa eleizbarrutiaren sorreragaz bat, berrogeta hamarreko hamarkadan heldu zan hona, Pacita Santos filipinarraren eta Jose Manuel Apellaniz eleizbarrutiko abadearen eskutik.
Gaur egun, hainbat talde dago beste hainbat lekutan; boluntario lana egiten dabe astero, ahuleziazko egoeran dagozanei lagun eginez.