06-03-2026 Viernes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Kultura 5 Markinako Bera Kruz ikastetxeak irabazi dau bideoklipen IX. lehiaketa
06.03.2026

Markinako Bera Kruz ikastetxeak irabazi dau bideoklipen IX. lehiaketa

Erabaki da Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatzen dauan 'Jazotakoa jaso' bideoklipen 2025-2026ko IX. ekitaldian zeintzuk diran irabazleak. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeetakok ikasleek aurkeztutako ikus-entzunezko lanetan Laudato si' idazkian oinarritutako osoko ekologia landu izan dabe.

Roberto Vidal Osoko Ekologiarako eleizbarrutiko Batzordeko kideak, Oihane Irazu BIzkaia Irratiko kazetariak eta Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak osotu daben epaimahaiak IX. ekitaldiko epaia ezagutzera emon dau.

Alkarrizketaren ostean, maila bakotxeko onenak eta sari bereziak -euskeraren erabilera, jakintza-alorrartekoa, orokorrean bideoklip onena- ebatzi dabez.

https://bizkeliza.org/noticia/la-madre-tierra-tema-del-concurso-de-videoclips-jazotakoa-jaso/

Bideoklip onenaren saria: Bera Kruz ikastola

Sari nagusia, Bera Kruz ikastolako “Ekologia integrala” lanarentzat izan da, bere proposamena originaltzat. landutzat eta koherentzia kontzeptual handikotzat jo dabelako.

Bideoan, ekonomia-sistema extraktibisten eta herrien eskubideen arteko gatazka argi eta garbi agertu dauala nabarmendu dau epaimahaiak eta ingurunearen hondatzea eta giza duintasunaren urraketa eskutik doazala erakusteko gauza izan dirala.
Bideoklipean beren-beregi sartu dabez Laudato si´ entziklikaren aldelrdiak: bioaniztasunaren zaintza, ahulezian dagozan kulturen babesa eta laneko baldintza duinen eskaera. Gainera, euskeraren, soinuaren eta irudiaren erabilera ona nabarmendu dabe. 

Sariak mailaz maila

HH — “Amalurraren altzo magikoa” (Muskizeko San Juan)

Partaideen samurtasuna eta osoko ekologiagaz bat datozan musika- eta ikus-mezuen arteko koherentzia nabarmendu dau epaimahaiak. Irudi eta soinuaren teknika be oso ondo landu dabela baloratu dau.

https://kulturerakundeak.bizkeliza.org/bideokliplehiaketa/ix-bideoklipen-lehiaketa

TH — “Erralkonda, etxe komuna zaintzen” (Artxandape ikastola)

Sendotasun teknikoa eta funtsezko alderdi bi, hau da, pertsonen eta planetaren zaintza, erraztasunez transmititzeagaitik saritu dabe. Bideoak lurraren garrasia eta pobreen garrasia lotzen ditu, kultur eta giza aniztasuna aberastasuntzat hartuz.

https://www.youtube.com/watch?v=1NKXbINOvXo

DBH — “Lurra zaindu, bizia zaindu” (San Felix Ikastola)

Bideoan bertan txertatutako abestiaz baliatuz, gogoeta, ekintza, zuzentasuna eta bakea aldarrikatzeko erakutsi daben gaitasuna baloratu dau epaimahaiak. Mezu nagusia: “alkar zaindu mundua zaintzeko”.

https://www.youtube.com/watch?v=mTixa6_xKCI

Batxilergoa — “Kamiseta baten bizitza” (Avellaneda ikastetxea)

Erropen kontsumoari buruzko -fabrikatzetik baztertzeraino- gogoeta kritikoagairik saritu dabe. Benetako irudiak eta marrazkiak nahastatu dabez eta ahots-erregistro desbardinak darabilez gehiegizko kontsumoaren eragina eta birziklatzearen garrantzia aztertzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=4Chf7p5Ogx0

GE/CD — “Ama Lurra, zure esku gaude!” (San Viator)

Aniztasuna, inklusinoa eta planetaren zein pertsonen zaintza era orekatuan erakusteagaitik jaso dau saria.

https://www.youtube.com/watch?v=KCWlPKSIPZc

Sari bereziak

Euskeraren erabilera ona— “Ama Lurra” (San Fidel ikastola)

Bideoan, bere hondatzea erakusteko osasun-etxera joan dan Ama Lurra irudikatu dabe bideoan. Euskeraren erabilera patxadatsu eta zainduagaz, giza erantzukizuna planeta sendatzeko “botikatzat” hartzera deitzen gaitu.

https://www.youtube.com/watch?v=2iB4WpeRbJo

Jakintza-alorrarteko lan onena – “Lurrarekin bat” (Otxarkoaga ikastegia)

Arlo teknikoa, gizatiarra eta hizkuntza koherentziaz lotzeagaitik nabarmendu da. Arotzeria eta sukaldaritza hari beraz -ortua eta lurra- lotu dira eta hainbat hizkuntza erabiltzean, kulturaniztasun eta kulturen arteko hartu-emonean oinarritutako ikuspuntua emon da. 

https://www.youtube.com/watch?v=lXaUDGTt5ds

San Joan ikastetxearen `Amalurraren altzo magikoa” bideoklipak jaso dau boto gehien.

Ekitaldi hnetan, sormena eta konpromisoa nabarmendu dira

Epaimahaiak aurkeztutako lanen maila altua izan dala nabarmendu dau eta aitagarritzat jo dau, bainera, ikastetxeen konpromisoa gaiotan: gizarte zuzentasuna, aniztasuna, kontsumo arduratsua eta planetaren zaintza. 

Martxoaren 18an banatuko dira Jazotakoa jaso lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak. 

Acto Premios Jazotakoa Jaso (2022)

Hemen argitaratuta: Kultura

Honan etiketatuta: Azotakoa Jaso