09-11-2025 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Markinan, gaur, “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiko lehenengo kontzertua
07.11.2025

Markinan, gaur, “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiko lehenengo kontzertua

Gaur iluntzeko 19:00etan ospatuko da Markina-Xemeingo Andra Mari eleizan "Bizkaiko hotsak" Bizkaiko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua, urtero lez "Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen eskutik. Miriam Cepeda organistak eta Aitor Biainek zuzenduko dauan Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzak parte hartuko dabe. Sarrera doan da leku guztiak bete arte. Kontzertua pantaila eraldoian emongo da. Markinako organoa Aquilino Amezua euskal organogileak eraiki eban 1912an. Musika-tresna erromantikoa da, tinbre-aberastasun handikoa eta bereziki egokia akonpainamendu bokalerako. 

Egitaraua

Kontzertu honetan, Maurice Durufle musikagile frantsesaren (1902-1986)lan esanguratsuenetako bi interpretatuko dira:

  • Choral varié sur le thème du “Veni Creator”, Op. 4, organorako bakarrik.

  • Requiem, Op. 9 (1947), bakarlari, abesbatza eta organorako.

Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako Aquilino Amezua organoa (1910). Argazkia: Pablo Cepeda.
Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako Aquilino Amezua organoa (1910). Argazkia: Pablo Cepeda.

Raquel Urquijo mezzosopranoa eta Karlos Etxaniz baritonoa izango dira bakarlariak. Aitor Biain izango da musika-zuzendaria eta Miriam Cepedak joko dau organoa.

Durufle frantses musikagile eta organista, irakasle be izan zan Pariseko kontserbatorioan. Bere musikak egundoko sentiberatasunez batzen ditu doinu gregorianoaren araztasuna, eta XX. gizaldiko zorroztasun melodikoa. Kontzertuan entzungo diran pieza biak bere musika dotore, espiritual eta adierazgarriaren adibide bikain dira.

EHU Abesbatza
EHU Abesbatza

Interpreteak

EHU Abesbatza

1977an sortuta, Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatza ofiziala da. 2016tik aurrera, Aitor Biain Bidarte da zuzendaria. Bere ibilbidean, abesbatzak askotariko piezak interpretatu ditu -polifonia errenazentista, lan sinfoniko-koralak…- eta hainbat herrialdetan eskeini ditu kontzertuak. Azken urteotan, Affectus, Zure boza edo Ciamare lako programakaz arrakasta izan dau. 2024an, Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu eban Miriam Cepedagaz batera, hain zuzen be Durufleren Requiem interpretatuz. 

Miriam Cepeda

Bilbon jaio zan eta Bilboko “Juan Crisostomo Arriaga” kontserbatorioan jadetsi ebazan goi tituluak pianoan, solfeoan eta musika-pedagogian. Gero ikasketa profesionalak egin ebazan organo eta klabezinean, Donostiako “Francisco Escudero” kontserbatorioan.Organoan titulu gorena jaso eban Musikenen notrik onenakaz.

Bihar -zapatua-, kontzertua Begoñan

Jaialdiaren bigarren kontzertua bihar -azaroak 8, zapatua- izango da Begoñako basilikan, Enrique Martin Laguna organistaren emonaldiagaz, 20:00etan.

Enrique Martin Laguna
Enrique Martin Laguna

Jaialdiko emonaldi guztiak: hemen.

Bizkaiko hotsak 2025
Miriam Cepeda