11-03-2025 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 `Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak
10.03.2025

`Martxoak8mujeres´ ekitaldiko argazkiak

Joan dan barikuz, martxoak 7,"Martxoak8mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia ospatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Bilboko eleizbarrutiak, bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urtean, ondorengo emakumeei egin eutsen autorpena beste askoren izenean: Consuelo Puente, Daniela Areli Arriaga Martinez, Txaro DañobeitiaAna Zugaza, Isa Matilla, Loli Asua, Mari Carmen Hernandez eta Goyi Rivera. Ekitaldia osorik: hemen. Argazkiak (Alberto Sanz): hemen.

Bizkaia Irratia eta Radio Popular irratietako zuzendari dan Javier Onaindiak aurkeztu eban ekitaldia. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) ikasle dan Naiara Trifol abeslariak, Ainhoa Zuluetagaz (Euskalerriko Eskautak Bizkaia) batera 75. urteurrenako abestiari ahotsa jarri deutsanak girotu eban ekitaldia bere musikaz. 

Argazkiak (Argazkilaria: Alberto Sanz):

1-.Reconocimiento dicocesano 8M_2025
Imagen de las homenajeadas junto al obispo. Faltan dos de ellas, que no pudieron acudir al acto: Isa Matilla, por encontrarse en Ecuador y Loli Asua, porque tenía un compromiso familiar.