Lehenengo eta behin, Ahmed el Farrek marokoar akademiko eta doktoreak eta MIguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako Eleizbarrutiko ordezkariak indarkeriarik ezaren inguruan jardun eben, islamaren eta kristautasunaren ikuspuntutik hurrenez hurren. Ondoren, erlejino bietako lagunez osatutako 13 talde egin ebezan gaiaren inguruan gogoeta egiteko.
Bateratze-lanean, Esnaolak azaldu dauanez, ezinbestekotzat jo eben heztea eta alkar hobeto ezagutzea eta, maitasunaren bidez, gizartea eraldatzeko konpromisoa hartzea. “Aurreretxiak ezabatzea eta fede-tradizino bakotxaren aberastasunaren garrantzia nabarmentzea da eremu honen xede nagusienetakoa, topaketan parte hartu eben gazteek erakutsitako bizikidetza eta senidetasuna horren isla eta lekukotasun dalarik”. Giro ona, konpromiso eta senidetasunez betetako giroa bizi izan ebela esan dau, “gaur egungo testuinguruan, konpromiso espiritual, etiko, erlijioso eta politikotik indarkeriarik ezaren aukerak dakarren egundoko erronkaz jabetuta”.
Otoitzaldiaren ostean, Iftar –baraua eten- konpartitu eben Ramadan eta Pazko-aldiak berezko dabezan jai eta senidetasunaz jantzitako mahaiaren inguruan.