Iparraldeko kulturarteko topaketa, azken urteetan ekainaren azken domekaz eta urte bakotxean leku desbardinean ospatzen dana, Bilboko Eleizbarrutian ospatu da aurton, 600 lagun inguru bertan zala. Eukaristia ospatu eben eta, ostean, herri bazkaria. Hainbat herrialdetako musika-emonaldiak be izan ziran eta baita jolas-jarduerak be.
Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa izan zan buru Eukaristian eta ondoan izan ebazan Pablo Yu eta Antonio Madinabeitia abadeak eta Oscar Vera diakono pasiotarra.
Amaieran, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako arloko Eleizbarrutiko ardudadun dan Marije Calvok adierazo ebanez, “egun bikaina igaro dogu”.