Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak proposamena egin deutse alkarteei maiatzaren 19rako -domeka, Mendekoste Eguna-. Batzordetik azaldu dabenez, ospakizuna amaitu ondoren, azken otoitza egin eta gero, “eleizatik atarako gara isilik, pazko-zuzia aurrean dala, Pazko bezperako eleizkizunean lez. Jesusek, munduko makina bat lekutan, eskubideak urratzen deutsezalako edo euren aurka indarkeria darabilelako, lagun askok eta askok jasaten dabezan egoerak eraldatzera bialtzen gaituala adierazo gura dogu. Bialdu egiten gaitu eta lurreko egundoko iluntasunen erdian argi izaten lagundu”.
Gehiago jakiteko, otoitza eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.