15-10-2025 Teresa de Jesús, virgen y doctora
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Mesedetako Amaren eguna: itxaropena Basauriko kartzelan
23.09.2025

Mesedetako Amaren eguna: itxaropena Basauriko kartzelan

Mesedetako Ama presoen zaindariaren eguna dala-eta, eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak eta Bidesari alkarteak ekitaldi bi antolatu dabez fedea ospatzeko, kartzelaren inguruko gogoeta eragiteko eta boluntarioen konpromisoa sendotzeko. Lehenengo ekitaldia, bihar izango da Basauriko kartzelan, eta presoek jolas- eta alkartze-eremuaz gozatzeko aukera izango dabe.

Bihar, Mesedetako Amaren egunez, Bizkaiko Eleizak kartzelan dagozan pertsonakak bat egingo dau. Jaiegun honetan, kartzela barruan be itxaropenik badala gogoratuko da. Horixe dino Roberto Vidal diakono eta Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko Ordezkaritzan Kartzela Pastoraltzarako erreferenteak.

Ospakizuna, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan izango da. Kartzelak ez ditu ahaztu Jubileu honek eta, esate baerako Ate Santua zabaldu zan Erromako Rebibbiako kartzelan. 

Bidesari eta Pastoral Penitenciaria erakundeek Basauriko kartzelan eskeintzen daben akonpainamendu hori nabarmendu zan joan dan domekaz TVE kateko Pueblo de Dios’ programan.

Ekitaldiak

Bihar hasiko dira Basauriko kartzelan.

Arratsaldeko bostetan beheko solairuko areto baten egingo dan ekitaldian Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusia izango da buru. Minutuko isilunea eta gogoeta egingo da eta Gabriel Otalora idazle eta boluntarioak berbaldia eskeiniko dau: “La otra cara de la prisión”. Alkarrizketa eta itaunen ostean, Ainhoa eta Luis Zuluetak zuzeneko musika-emonaldia eskeiniko dabe.

Jardunaldiari amaiera emoteko, solasean jardungo dabe, pintxo eta freskagarriak hartuz -Lapiko Catering Caritas Bizkaiak kudeatutako gizarteratze-enpresaren eskutik-.Errespetuzko giroan parte hartu gura daben guztientzat da ekitaldia.

Irailaren 25ean, eguaztenez, Barrian (Plaza Barria, 4) izango da ekitaldia, 18:30etan. Boluntarioei zuzendutako ikastaro barriari hasiera emongo jako Caritas Araba erakundeko zuzendari aukeratu barri daben Jaime Tapiaren berbaldiagaz: “Momento actual de las prisiones del País Vasco”.

Baterako egitekoa

Roberto Vidalen esanetan, ekitaodiok Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren harira egingo dira, bazterketa jasaten dabenakaz gertuko dan Eleiza izatera deitzen gaitu-eta, “Frantzisko aita santuak gogoratzen euskunez, ‘inork ezin dau bizitza aldatu adiskidetasunaren berotasun barik, salbazinoaren aukerara zabaltzen dan itxaropen barik'”.

Azken baten, ekitaldiok otoitz egiteko, hetzteko eta Jesusen hitzak egia bihurtzeko guztioi dagokigun egitekoa sendotzeko: “preso nengoan eta ni ikustera etorri zinien” (Mt 25, 36). Hitzordua hurreratzeko, entzuteko eta itxaropena kartzelaren bihotzera eroateko.