Pastoral Barrutiko abadeak eta jatorriz Iurretakoa dan abaderen bat izango dira buru mezetan.
Parrokiako abesbatzak girotuko ditu eleizkizun guztiak

Asteroko emonaldiak ETB1ean
Donostia, Gasteiz eta Iruña-Tuterako eleizbarrutiakaz koordinatzen dan eleizbarruti arteko emonaldia Iurretatik izango da datozan domeketan.
Lurraldeotan zabaltzen da ETBaren seinalea eta eleizbarrutiak txandaka arduratzen dira lekuez eta emonaldiez. Bilboko eleizbarrutiari dagokio oraingoan koordinazinoa eta Iurretatik emongo dira mezak.