Hainbat arlotako gizarte akonpainamenduan aditua dan Edith Ulloak berbaldia eskaini eban familia batek bere herrialdea eta sustraiak alde batera izten dituanean egin behar izaten dauan doluaren prozesua ulertzen lagunduz, “egoera horretan argia eta itxaropena jarriz”.
Ekitaldian eta ondorengo meriendan parte hartu ebenen esanetan, saio guztiz aberasgarria izan zan, “sareak zabaldu ziran kanpoko pertsona horreek, apurka-apurka gure herria eta alkartea euren etxe bihurtzen diharduen pertsona horreek barne hartzeko”.