Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak bat egin dau Eleizaren erakundeek Legebiltzarreko talde guztiei egin deutsien deialdiagaz: “luzamendutan ibili barik onartu daiela Kongresuan tramitean dan ezohiko erregularizazinoa”. Aldi berean, “erantzukizun politiko, etiko eta sozialeko neurria” dala nabarmendu dabe.
Caritas Bizkaiak, Ellacuria Fundazinoak, Bidesarik, Itaka-eskolapioek, Oblatek, Migrazinoetarako Pastoraltzak, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko Ordezkaritzek eta alkarte latinoamerikar, afrikar eta txinatarrek osotzen daben Mahaiaren arabera be, nahiz eta atzerritarren araudian aurrerapenak dagozan arren, oraindik gizatalde asko geratzen da ahuleziazko egoeran. Agiririk ez daben pertsonak, legez kontrako egoeran dagozan adin txikikoak dabezan familiak, edo euren egonaldia egiaztatzeko biderik ez daben langileak dagoz horreen artean.
Milaka sinaduraren bermea
Migrazinoetarako Mahaiak bat egiten dau, beraz, etorkinen duintasunaren gaia eztabaida publikoaren eta ekintza politikoaren erdian jarri gura dauan gizarte, eleiz eta herri mobimentu zabalagaz -700.000 sinadura baino gehiagoren bermea dau.