23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Miserere” kontzertua Begoñan, Caritas Bizkaia erakundearen alde
12.03.2024

“Miserere” kontzertua Begoñan, Caritas Bizkaia erakundearen alde

Orain dala 20 urtetik hasita, Begoñako kofradiak eleiz musikako kontzertua antolatzen dau Garizuma-aldiko bariku baten Begoñako basilikan. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa da, ohitura bihurtu da eta Aste Santuaren atarian ospatzen dana. Datorren barikuz, martxoak 15, izango da 20:00etan (sarrera doan). Ongintzazko kontzertua da eta Begoñako kokfradiaren egintza sozial eta kulturalak ordaintzeko egiten da. Sarreran banatuko diran kartazaletan sartu daiteke dirua edo 9 lerroaren bidez kontu-zenbaki honetan: Laboral Kutxa 3035 0176 28 1760009557. Caritas Bizkaia erakundearen esku itziko da aurton batzen dana.

30 ahots misto dituan Ars Viva koralak jardungo dau, Yolanda Quincoces Ochoaren zuzendaritzapean.

ARS VIVA korala

1983an sortuta, sasoi askotako -errenazimendua, barrokoa, klasizismoa, erromantizismoa eta modetnoa- eleiz musika eta herri musika interpretatzen dabe.

Egitaraua:

  • Ave María, J. Handl (atr. a T.L. de Victoria)
  • Exsultate Justi, L. G. da Viadana
  • Magnificat, F. Durante (atr. a G. B. Pergolesi)
    1. Magnificat
    2. Et misericordia
    3. Deposuit potentes
    4. Suscepit Israel
    5. Sicut locutus est
    6. Sicut erat in principio
  • Ave verum, E. Elgar
  • Cantique de Jean Racine, G. Fauré
  • Ubi Caritas, O. Gjeilo
  • Ave María, P. Guallar
  • Misa The Armed Man, K. Jenkins
    1. Benedictus
    2. Agnus Dei
  • Three contemporary latin settings, J. Estes
    1. Kyrie
    2. Adoramus te
    3. Gloria
  • Soli Deo, D. Waggoner
A las 12.30 h.