Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Miserere” kontzertua DANAk eragindako biktimen alde
18.03.2025

“Miserere” kontzertua DANAk eragindako biktimen alde

Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko. 

Miriam Cepedak (Begoñako organista) eta Lander Bilbaok (tinbalak) organorako moldatutako Johannes Brahmsen “Requiem alemana” interpretatuko dabe. Abestalde bik parte hartuko dabe, Brahms koralak eta Rossini abesbatzak eta bakarlari bokal bik, Olatz Saitua sopranoak eta Jose Manuel Diaz baritonoak. Gorka Sierra euskal musikagile eta abestalde eta orkestra zuzendari lanetan jardungo dau. 

Hogei urtetik gora

“Miserere” ekitaldi kultural eta erlijiosoa Aste Santuaren atariko ohiko jarduera da. Orain dala 20 urtetik gora hasi zan Begoñako kofradia Garizuma-aldian, Begoñako santutegian, eleiz kontzertua egiten.