Partaideen esanetan, ekitaldi “oso aberatsa” izan zan eta Isabelek eta Josebak, misino-zaletasuna, Ekuadorren aldeko konpromisoa eta misino-bokazinoa agertu eben. Misiolari bien berben ostean, alkarrizketan jardun eben eta hainbat kontu interesgarri agertu zan.
Saioari amaiera emoteko, otoitzaldia egin eben eta erretiroan parte hartu ebenek esker ona adieratzo eutsen Isabel eta Josebari euren lekukotasunagaitik eta egunean zehar egindako lan sakonagaitik be eskerrak emon ebezan.
Isabel eta Josebak ikastaroko partaideei somatzen jaken ikasteko gogoa eta udan Bolivian eta Togon bizi izango daben esperientziaren aurrean dauken ilusinoa nabarmendu ebezan.