Hasteko, Conchi Marcos bere emazteagaz batera Urkiolako santutegiko ardura dauan Felix Morenok bertaratutakoei abegi egingo deutse eta ondo etorria adieazo.
Ondoren, ordezkaritzek aurton egindako lana aurkeztuko dabe eta Eukaristia ospatuko da. Lagunetxen egingo dan bazkariak emongo deutso amaiera jardunaldiari.
Manuel Heredia, ordezkari barria
Bilbon, orain dala lau hilabete Manuel Herediak 14 urtez ordezkari izan dan Feli Martinen lekua hartu eban Misinoetarako eleizbarrutiko arduradun lez.