28-10-2025 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mufungaren adiskideak fundazinoak urteroko topaketa ospatuko dau
28.10.2025

Mufungaren adiskideak fundazinoak urteroko topaketa ospatuko dau

Datorren eguenez, urriak 30, "Mufungaren adiskideak" fundazinoaren ekitaldia izango da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku) ,Gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen egitasmoen barri emoteaz gainera, aurtengo "Adiskide zintzoa" autorpena banatuko da. 

Kongoko Errepublika Demokratikoko Katanga Garaian dagoan Mufungako misinoaren garapena eta sustapena da “Mufungaren adiskideak” fundazinoaren helburua. Bertako jentearen bizimodua duintzea be helburutzat dabe eta horretarako egitasmoak garatzen dira osasunean, lehen eta bigarren hezkuntzan eta bekak emoten dira gazteak unibertsitatera joan daitezan. Gainera, pastoralgintza eta katekista batzuen egitasmoak sustatzen dabez eta funtsezko azpiegituren mantenuan lagundu. Guzti hori -azaldu dabenez-, «Bilboko eleizbarrutiko abade misiolariek 1965etik gaur arte egindako guztiari jarraipena emonez».