02-01-2026 Viernes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Kultura 5 “Munduko jaiotzak” erakusketa bisitatzeko azken egunak
30.12.2025

“Munduko jaiotzak” erakusketa bisitatzeko azken egunak

Datorren domekara arte -urtarrilak 4- egongo da zabalik Eleiz Museoko klaustroan (Gizakundea plaza, z/g), munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotzen erakusketa. Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. Sarrera doan da. 

Egurretan landutako jaiotzak dagoz, edo buztinez modelatutakoak, ehunez apaindutakoak, askotariko harriakaz egindakoak eta baita arto-hostoz egindakoak be

Eleiz Museotik azaldutakoaren arabera, “ohituta gagozan ikuspuntu tradizionalagaz, mendebaldeko ikuspuntuagaz, alderatuz desbardinak diran irudikapen honeen bidez bidaia sinbolikoa egin geinke beste kultura batzuetara. Jaiotzen gaitik sortu daiteken kultur aberastasun eta aniztasuna agertzera emoten deuskuen artelanak dira”. 

Ordutegia:

  • Zapatuz: 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etatik 19.30etara
  • Domeka eta astelehenez: 11:00etatik 14:00etara
  • Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara