Datorren zapatuz BECen ospatuko dan ‘Eleiza plazara’ azokan erromeria izango da Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko gazteez osotutako Pakemba taldearen eskutik 15:30etatik 17:00etara.
Ainhoa Zulueta abeslariak eta y Aitor Segura teklatu-jotzaileak Radio Popular-Herri Irratiko “Es posible” irratsaioan parte hartu eben atzo. Prest ei dagoz abestu, dantzatu, ondo pasatu eta “jaiari amaiera bikaina emoteko”.
Pakemba taldea: «Vamos a cantar y a bailar, a pasarlo bien en la romería» https://t.co/RXAv3iTwmC a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 14, 2025
Pakemba bost musikazalez osotutako taldea da. 2023an sortu zan, Bilboko eleizbarrutiak bakearen alde urtero antolatzen dauan Bake Topaketaren inguruan.
Motibatuta eta ilusinoz beteta dagoz BEC lako leku baten hainbeste lagunen aurrean jarduteko aukeragaitik.
`Geroa marraztu´, urteurreneko abestia
Naiara Trifol eta Ainhoa Zuluetak abestu eben lehenengo aldiz Xabi Aburruzaga trikitilariak urteurrenerako konposatutako abestia. Zapatuz, Naiara Trifolek Pakemba taldeagaz batera abestuko dau kantu hori. Ainhoa eta Aitorren esanetan, “askotariko abestiak eta musika eskainiko doguz eta jentearen gustuko izatea gurako geunke”.
Eskaut taldeak
Aitor Errekaldeko eskaut taldeko kide da eta Ainhoa Sestaoko San Migel eskaut taldekoa.
Alkarrizketan adierazo ebenez, emonaldia “gogo handiz” prestatu dabe. Dei egin eutsen alkarteei eta gazteriari ekitaldian parte hartu daien, “askotariko egitasmoak ezagutzeko, alkar entzuteko, dantza egiteko eta abesteko”.
Eleizea Plazara ekitaldiaren zenbakiak
90 stands eleizbarrutiko errealitateakaz
30 tailer praktiko
8 musika-emonaldi eszenatoki nagusian
45 berbaldi eta jardunbide jenteak parte hartu daian
- 4.000 ostia Eukaristiarako
- Klausurako 4 monasteriotako gozokiak