22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nekane Landaribar Andra Mariren ‘ahotsa’ Ondarroan
04.03.2024

Nekane Landaribar Andra Mariren ‘ahotsa’ Ondarroan

Nekane Landaribar da martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpen instituzionala jasoko daben 8 emakumeetako bat. Ondarroako Andra Mari parrokian bateatu eben eta ordutik dago parrokiari atxikita. Abesbatzako kide da eta 1990an hasi zan katekista lanetan. Sendotzako gazteen taldeetan laguntzaile izan zan, irakurle Eukaristietan eta Jose Mari Rementeria abadea buru zala, Bizkaia Irratitik emoten ebezan mezetan parte hartzen eban. Gaur egun, anboitik liturgiak gidatzen dituan 'ahotsa' da.

Martxoaren 8an autorpena jasoko daben 8 emakumeetako batek lotura estua dau Ondarroagaz eta bere parrokiagaz. Hementxe bateatu eben eta bateatu ebazan bere seme-alabak. 1969an, emakumeen eta gizonen abesbatza sortu eben, ordura arte bakarrik gizonena zan-eta, Baina “fedean sakontzeko” benetako urratsa, joan dan urrian hil zan Jose Mari Rementeria abadeagaz emon eban.

Lehenengo katekista lez jardun eban, eta beranduago laikoei eskainitako hainbat heziketa eta ikastarotan partaide izan zan.

1995ean, Eukaristietan irakurten hasi zan eta handik urtebetera familia mezak zuzentzen eta abesten hasi zan. Bere ahotsa Bizkaia Irratiak Ondarroatik emoten ebazan mezetan entzuten zan, berak salmoak abesten ebazan-eta.

1999an, sendotzarako prestaketan ari ziran gazteakaz batera, Esklerosi Anizkoitza daben pertsonen aldeko kanpaina bultzatu eban herrian. Gotzaina buru dala, Eleizbarrutiko askotariko errealitateak batzen dituan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide izan da.

Jaunaren Eguneko ospakizuna egoitzan

Nekane Landaribarrek gidatu ebazan denporaldi batez Jaunaren Eguneko ospakizunak Ondarroako egoitzan. Pandemiak behartutako geldialdiaren ostean, gaur egun hiletetako eta asteburuetako liturgiaz arduratzen da.

Nekane Landaribar, una de las mujeres que reconocerá la Diócesis