20-06-2025 Viernes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia Elorrioko abade lez 50 urte bete dituan Juanito Gallastegiri
20.06.2025

Omenaldia Elorrioko abade lez 50 urte bete dituan Juanito Gallastegiri

Bihar -ekainak 21, zapatua- omenaldi beroa egingo deutse Juanito Gallastegi abadeari Elorrioko Sortze Garbia parrokian, 50 urte bete bertako eleiztarren zerbitzuan. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da Juanito bera buru dala, eta jaunartzearen ostean, agurrak eta ezustekoak izango dira Gallastegirentzat.

Eukaristiaren ostean, senide bazkaria egingo da eleizpean. Berrehun lagun inguruk emon dau izena bazkarirako.

Juanitok 1975 eta 1987 bitartean zuendu eban Berriotxoa abesbatzak be parte hartuko dau omenaldian. Atsedenaldian, Juanitoren bizitzako uneak agertuko dabezan argazkiak proiektatuko dira.

Hainbat urtez, Gallastegi Eleizbarrutiko itzultzaile ofiziala izan zan eta 2024an Ohorezko Euskaltzain izendatu eben:

Aurton Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena jaso dauan “Euskal baliabideak” taldeko kide be bada:

“Ecclesia et Pontifice” domina:

Gallastegi
Juanito Gallastegi