22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon
15.06.2024

Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon

Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".

Hasierako ekitaldia, Deustuko Unibertsitateko  ospakizun-aretoan egingo da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Mons. Francisco José Prieto Kultur Ondarerako Gotzain Azpibatzordeko presidentea, Joan Maria Aburto Bilboko alkartea, Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirolerako Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua, Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Pablo Delclaux Kultur Ondarerako Gotzain Azpibatzordeko idazkaritzako zuzendaria bertan dirala. 

Sarrera berbaldia

Kultura Diputatuak, Leixuri Arrizabalagak, Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak eskainiko dauan berbaldi aurretik hartuko dau parte. Historialari eta etnografoak: “Bilbao. Industria eta kultur garapenetik krisira eta uriaren berrasmatzea. Ohitura eta modernitatea” deitutako hitzaldia emongo dau..

Egitaraua

Gainerako ekitaldiak Deustu Kolegio Nagusian izango dira. Ekainaren 26an, eguaztenez, Esteban Fernandez Cobian arkitekturan doktore eta  A Coruñako Unibertsitateko irakasleak berbaldi bi emongo ditu: “XXI. gizaldiko arkitektura erlijiosoa Europan. Ikuspuntu kritikoak” eta “Erabilera barriak antxinako eremuentzat: Jainkoa ez da orain hemen bizi?”. Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoko zuzendariak Museo honek urian izan dauan eraginaz jardungo dau.

Bilbao Guggenheim museoko zuzendariak, Juan Ignacio Vidartek, Museo honek uriburuarentzat suposatzen dauana adierazoko dau.

Biharamunean -ekainak 27, eguena-, hiru berbaldi ospatuko dira: Maria Soledad Garcia Morales Madrileko Unibertsitate Politeknikoko irakasleak “Arquitektura, artea eta liturgia” gaiari buruz hitz egingo dau. Carmen de Prado CUCO UNESCOrako Kordobako Alkarteko presidenteak “Jasangarritasunaren oreka” izango dau mintzagai eta Mª Angeles Jordano Kordobako Unbertsiateko irakasleak “Arkitektura eta jasangarritasuna” gaiaren inguruan jardungo dau. 

Ekainaren 28an, barikuz, emongo jake amaiera jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco de Vitoria fakultateko komunikazino-katedradunak jardungo dau gai biri buruz: “Arte garaikidea ulertu” eta “Betiko eleizetan txertatutako arte garaikidearen adibideak eta oinplano barriko eleizak”.

Catedral de Santiago, de Bilbao