Lagun Artean, 1983tik aurrera Deustun bizilekurik ez daukien pertsonei laguntzen deutsen irabazi-asmo bako alkartea da. Azken urteetan, azaldu dabenez, “bizilekurik ez daukien pertsona-kopuruak gora egin dau nabarmen BIlbon. Bere ardurapean umeak dituan ama asko dator”. Lagun Artean alkarteak laguntza emoten deutse egoera horretatik atara daitezan.
Sarrera doan da eta gura dabenek alkartasunezko jarduera honi lagundu deikeoe.






