Oroimen Demokratikoaren legearen ondorioak udan
Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. Artxiboan eskabideen gehitzea igarri dabe. Batazbeste egunero 35 bat heltzen dira.
Oroimen Demokratikoaren Legea dala-ta , urriaren 21era arte indarrean egongo dana, gehitu egin dira abuztuan zehar bateo-agrien eskabideak.
Eleiz Artxiboko zuzendariak, Anabella Barrosok azaltzen dauanez, “ahalegin berezia” egiten dabilz heltzen diran eskabide guztiei erantzuna emoteko. Bai Artxiboko beharginak zein Eleizbarrutiko beste sail batzuetakoek be eskabideak jasoten dabez. Horren aurrean eskerrak emon gura deutsez Barrosok guztiei. Hiru lagun gehiago dagoz gaur egun Artxiboan lanean baina hala eta guztiz be, ezin deutsie eskabide guztiei erantzuna emon.

Nahiz eta jente gehiago egon lanean, momentuz ezin dabez eskabide guztiak erantzun eta lanean dihardue.
30-35 eskabide egunero
Bide ezbardinetatik 30-35 eskabide inguru heltzen dira egunero
Ez da prozesura erreza. bateo-agiria dagoan liburua aurkitu, berridatzi, zuzendu, inprimatu eta izenpetu. Ondoren, mezulariz bialdu behar da agiria. “Gitxi gora behera, 40-50 bat minutu behar izaten dira eskabide bakotxeko”.
Une honetan eskabide bide guztiak topera dagoz. Webgunearen bitartez egin leike eskabidea..
Eleiz Artxibotik webgunea aldez aurretik bisitatzeko konbitea egiten dabe. Helbidea hauxe da: www.aheb-beha.org
Eskabideen mapa
Batez be, Argentina, Kuba, Txile eta Mexikotik heltzen dira eskabiderik gehientsuenak. Kanada be agertzen da sarri.