23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10
15.10.2024

Oroimenaren Eguna. 2024ko azaroak 10

Oroimenaren eguna dala-eta, “Bakea eta Adiskidetzea” sailetik, era bateko eta besteko erakundeetatik egunotarako antolatu daiezan ekitaldietan parte hartzera deitzeaz batera,  egiteko proposamena aurkeztu gura deutsuegu, bakarka, taldean edo alkartean egin daizuen.

Aurreko urteetan lez, oroimenaren eguna ospatuko dogu, indarkeriak gure gizartean eragin dituan biktimak era berezian gogora ekarriz. Ohiko jardunbidearen haritik, indarkeria hori jasan eban gizatalde baten zehaztuko dogu gomuta solidario eta konprometitu hori. Indarkeria zuzenean jasan daben umeak, era batera edo bestera jasan eben emakumeak, etorkinak…, gogoratu izan doguz. Kurtso honetan, estorsinoa -gutunak, deiak, mehatxuak, bahiketak, iraultza-zerga…- jasan eben pertsonak ekarriko doguz gogora, bizi eta sufritu ebena gogoratuz eta gure alkartasuna erakutsiz. Izan ziran ohiko bizigirotik urten beharra izan ebenak eta bertan geratu ziranak… Estorsinoa jasaten eban pertsonaz gainera, familia osoa bihurtzen zan biktima. Indarkeriaren edo giza eskubideen urraketaren bidez izua eragiteko helburuagaz, norbanakoen aurkako ekintzak zein negozioen aurkakoak (enpresak, dendak, tabernak, liburu-dendak, farmaziak, komunikabideak, ikastegiak, bulegoak, egoitzak…) burutu izan dira. ETAren, eskuin-muturreko kontrol bako taldeen eta GALek terrorismoak burututako ekintzak.

Gizon eta emakume horreek -eta beste askok eta askok- jasan eben indarkeria horrek eragindako zirrara ekonomikoaz gainera, guzti horrek eragin eutsen bidegabeko sufrimentua gogoratu gura dogu eta, horregaz batera, indarkeriaren aroa oraindik ahalbidetu daitekezan egia, justizia eta erreparazino barik itxi gura dabenen ahazteko joerari aurre eginez. Zoritxar ha bizi izan ez daben belaunaldiek ezinbesteko dabe bakearen eta benetako bizikidetza adiskidetuaren balioetan sozializatzea. Horretarako, ezinbesteko dogu gogoratzea. Holan bakarrik sendatuko dira zauri batzuk eta iraganak, bizitzak eta kontzientziak birrindu ebazan gertakari ha errepikatuko ez dan etorkizunaren eraikuntzan lagunduko dau.

Bialdutako lagungarriei ikus-entzunezko material hau gehituko deutsegu. Jose Mari Guibert Jesus Guiberten semearen lekukotasuna eta hausnarketa jasoten daben 8 bideo dira. “La caverna, diario del secuestro de un empresario vasco” bere liburuaren aurkezpena dala-eta grabatu dira.

Dagokiozan artxiboak: