22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ospakizunak Bizkaiko parrokiarik zaharrenean eta nazinoartean gehien ezagutzen dan parrokian
29.08.2024

Ospakizunak Bizkaiko parrokiarik zaharrenean eta nazinoartean gehien ezagutzen dan parrokian

Gaur, San Joan Lepogabetuaren eguna, mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko San Joan ermitan. Nazinoartean ondo ezaguna dan hatxean kokatutako ermita honetan, urteko egun jakin batzuetan batzen dira eleiztarrak. Abuztuaren 29an ospatzen da bertako jai liturgikoetako bat. Hamaiketan eta hamabietan ospatuko dira mezak. Beste alde batetik, bihartik irailaren 8ra arte, Bermeoko Almikeko Andra Mari (1236) eleizan, Bizkaiko Jaurerrian sortu zan lehenengo parrokian, bederatziurrena ospatuko da. 

Gaur ospakizuna egongo da  San Juan de Gaztelugatxe-Donienen, munduan ezagunena dan tenpluan.

Gaur, jaieguna da Gaztelugatxeko San Joan ermitan. Abuztuaren 29an, Bermeoko udalbatza, ohiturari jarraituz, txistu-doinuez inguratuta batzartuko da usadioa barritzeko. Goizeko hamarretan, Bermeoko udalbatza Goiko plazan batuko da eta prozesinoan joango dira guztiak, txistu-doinuez girotuta. Ondoren, hatxera joango dira. 

Aita frantziskotarrek ospatuko dabez San Joan Lepogabetuaren omenez bertan egingo diran eleizkizun biak.

Mezak Gaztelugatxeko San Joanen
Meza bi ospatuko dira San Joan Lepogabetuaren ermitan

1978tik hasita, ermitaren zaintzaz arduratzen dan Doniene alkarteak mahaia jarriko dau ermitaren inguruan ospakizunera hurreratu daitezan pertsonei hamaiketakoa eskaintzeko.

Almikeko Andra Mari

Bihartik -barikua- irailaren 8ra arte, Bermeoko Almikeko Andra Mariaren (Alboniga) bederatziurrena egingo da. Bederatzi egunez, eleiztarrak erromes joango dira eleizara goizeko 8:00etan Eukaristia ospatzeko. Irailaren 1ean, Eukaristia 11:00etan izango da.

Bederatziurrena Almikeko Andra Mari
Bederatziurreneko egitaraua

Almikeko Andra Mari parrokia Bermeon dago, Busturiagaz mugan. Lope Diaz de Haro Jnak eta bere emazte Urraca Alfonsak lurraldean sortu eben lehenengoa izan zan.

Almikeko Andra Mari (Bermeo)
Almikeko Andra Mari (Bermeo)

Historia

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan jasoten danez, XV. eta XVI. gizaldietan, Berbeoko Herribilduak Bizkaiko Buru tituluaz baliatu zan, herribilduen artean lehenengo eserlekua hartuz. Halanda be, Jaurerria erabilera horren kontra agertu zan erabat eta 1602an atzera botatea lortu eban, Bizkaiko azefalia formalari eutsiz. 

Gaztelugatxeko San Joan eta Bakioko San Pelaio tenpluak lez elizatearen ezaugarriak daukazan Alboniga/Almike eleizako eleiztarrak Bermeo Herribilduan txertatuta izan dira historikoki, Gernikako Batzar Nagusietako ordezkaritzan eukien ordezkaritzarako. Gaur egun, Bermeoko udalerriaren barruan dagoz, San Pelaio auzoa eta Zubiaur izan ezik, honeek Bakion txertatu ziran-eta 1927an.

Albonigako eleiza dohaitzan emon jakon Donemiliaga monasterioari 1093an. Bere hegaletan giza kolonia txiki bat egon zan X. gizaldian. XIV. gizaldian, herribildu bereko San Frantzisko monasterioari emon jakon dohaintzan, jabetzaren inguruko desadostasunak sortu baziran be lekuko leinu bategaz (Urkizu). Idazkiaren arabera dakigu monasterioa zala, errentadun eleiza, hamarrenak jasoteko eskubidea eban eleiza eta lurrak be baebazana. Bizkaiko jaunen jabetza partikulara. Alboniga, eleizatea zan, jaun-eleiz erakundea, eta XI. gizaldian talaraino hedatzen ziran bere agindupeko lurrak. 1565an, sute handi batek guztiz txikituta itzi eban. 

Eleiza

Albonigako Andra Mariaren gaur egungo eleizak estilo errenazentista dauka; nabe bakarra dau sei tartegaz eta burualde zuzena. Estilo errenazentistako sarbide bi ditu, nahiko baliotsuak. Sarbideetako bat eleizaren oinetan dago eta ganfa-formako ateburu faltsua dau medailoi bigaz. Bigarrena, Ebanjelioan, erdi-puntuko arkuan zabaltzen da hegalagaz. Hainbat bider berreraiki da eleiza, lehenengo aldiz 1647an. 1892-1901an berreraiki zan gaur egungoa, Gregorio Arriolaren planoen arabera. Altzariei dagokienez, Lizarraldek XVI. gizaldikotzat jotako Andra Maria Umeagaz estilo gotikokoa, nabarmentzen da. Irudia bitan zaharbarritu da, 1657an eta 1706an.

Foto Diego Pedrueza