02-04-2025 Miércoles, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen
31.03.2025

Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen

Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.

Aurretik, urtarrilean ospatu zan batzarrean, II. bikaritzari begiratu jakon eta ebanjelizatzearen arloan “zailtasunak eta mehatxuakantzeman ziran, baina, batez be, aukerak eta sendotasunak”:

Zapatuz, Manu de las Fuentesek (Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) moderatzaile eta eleizbarrutiko seminarioko zuzendari espirituala) gidatu eban otoitzaldia, “Berbiztuaren Espirituari bidea zabalduz bereizketa hau argitzeko”, Sergio Buiza lurraldeko bikarioak azaldu ebanez. Honen esanetan, “otoitz egiteko eta alkartzeko eguna izan da, gure sendotasunen SENDOTASUNA bakarrik Jainkoarengandik datorrela, makaltasunean berbiztuagaz bat egitearen esperientzian sustraituta gagozala eta aukera sendoak alkartean bereizten doguzala jakinda”.

“Itxaropenean erromes eta 75 urte bete dituan eleizbarrutiaren historian finkatuta, bidean jarraituko dogu II. bikaritzako etorkizuneko Eleiza eraikiz”.

Imagen del encuentro.