Maratoiaren egun bakotxean, errealidade batek egingo dau otoitzerako deialdia leku jakin baten:
Astelehena: Bokazinoa bizira. Begoñako basilika. Eukaristia, 10:00etan.
Martitzena: Biziera sagaratua eta Institutu sekularrak. Mirabeen ikastetxea. Tivoliko Jesusen Bihotza, 18:30etan.
Eguaztena: Kontenplazinozko Biziera Sagaratua. PIlareko Andra Mari monasterioa. Basurtuko Klaratar Kaputxinoak, 19:00etan (Bezperak).
Eguena. Abadetzarakoa. Bilboko eleizbarrutiko Seminarioa, 19:30etan.
Barikua: Misino-bokazinoa. Ermuko Santiago Apostolua parrokia. 19:00etan.
Zapatua: Laiko bokazinoa. Bilboko San Bizente parrokia, 18:00etan (gurtza Eukaristiaren ostean).
Domeka: Diakonotzarako. Bilboko San Luis Beltran parrokia, 19:00etan.
Gainera, aste osoan, Laudorioak (bizkaieraz) errezatzeko aukera izango da astelehenetik domekara goizeko 8:15etan batuko dan “alkarte birtualagaz” bat eginez.
Ondorengo esteketan, gehiago jakiteko aukera. “Otoitz-maratoirako” lagungarriak eta online bat egiteko aukera: gaztelaniaz eta euskeraz.
Bokazino Pastoraltzatik dinoenez, “leku horreetara joaterik ez badozu, ez uko egin errezatzeari eta bat egin zeure etxetik. Aukeratu eguneko une bat eta bat egin otoitzaldian”.