23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otxarkoaga ikastegiaren historiari buruzko liburua
21.11.2024

Otxarkoaga ikastegiaren historiari buruzko liburua

Atzo, 102 urte bete ziran Diego Berguices Otxarkoaga ikastegiaren fundatzaile izan zana jaio zanetik. Hori dala-eta, ikastegia zabaldu zanetik 60 urte bete diranean, heziketa alkarteak ospakizuna egin eban. Fundatzailea gogora ekarteaz batera, omenaldia egin eutsen 60 urteko ibilbidean ikastegiaren hazkundean esku-hartu dauan hainbat laguni. Era berean, lanbide heziketarako ikastegiaren bizitzako unerik nabarmenenak jasoten dituan liburua aurkeztu zan.

Otxarkoaga ikastegia irabazi-asmo bako heziketa erakundea da eta Bilboko Gotzaitegia da erakunde titularra. Ikastegiaren sorrera eta Otxarkoaga bilbotar auzoarena eskutik doaz, izan be, auzo honek joan dan gizaldiko hirurogeiko hamarkadan Espainiako hainbat lurraldetatik Bizkaira lan eta bizimodu hobearen bila etorri zan jente asko hartu eban.

Lanbide heziketarako ikastegia 1964ko irailean sortu zan. Sasoi eta inguru haretan, ez egoan heziketa azpiegiturarik eta haur eta gazte ugariri heziketaren arloan erantzuna emotea izan zan bere helburua.

Día de Don Diego Berguices

Atzo, iragana gogora ekarri zan, ikastegiari lotutako norbanako eta erakundeei esker ona adierazoteaz batera.

Kerman Lopez bikario nagusiak 60. urteurrenaren garrantzia nabarmentzeaz gainera, “aurreko istorioak” azpimarratu ebazan, orduantxe estutu ziralako lokarri guztiak. Heziketaren garrantzia be nabarmendu eban, “baita On Diegok berak jaso ebana be”.

Liburuaren aurkezpena

Historia del Centro Formativo Otxarkoaga” izenburua dau atzo aurkeztu zan liburuak. Atzo, aurkezpenaz arduratu zan Elena Martinezek idatzi dau eta Anabella Barrosok (Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendaria) koordinatu.

Juan Antonio Arrieta ikastegiko zuzendariak liburua argitaratzearen arrazoi nagusia azaldu dau hitzaurrean: “merezitako omenaldia eskaini martxan jarri ebenei”. Eta azkenean dinoanez, “gure aurrekoen bidetik aurrera jarraitu gura dogu gizatasunez betetako jarduera hezitzaile berezi eta bikain honetan”.

Omenaldia egin jaken ikastegiaren historiagaz lotura estua daben fraile kaputxinoen alkarteari eta Berrizko Mesedetako Misiolariei, besteak beste.

Argazkiak: hemen

Portada del libro