Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga
Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz …
Otxarkoaga ikastegiak basamortuan ospatuko dan rally solidarioan parte hartuko dau
Otsailaren 8tik 15era ospatuko da UniRaid rallyaren 2025eko ekitaldia. 2.400 kilometro egingo dabez Dakarren, Tangerretik atara ondoren. Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek parte hartuko dabe aurton be. Marokoko basamortuko inguru isolatuetan bizi diran alkarte eta eskoletara material solidarioa eroatea da lasterketaren helburua. Horretarako, mapaz eta iparrorratzaz …
Otxarkoaga ikastegiaren historiari buruzko liburua
Atzo, 102 urte bete ziran Diego Berguices Otxarkoaga ikastegiaren fundatzaile izan zana jaio zanetik. Hori dala-eta, ikastegia zabaldu zanetik 60 urte bete diranean, heziketa alkarteak ospakizuna egin eban. Fundatzailea gogora ekarteaz batera, omenaldia egin eutsen 60 urteko ibilbidean ikastegiaren hazkundean esku-hartu dauan hainbat laguni. Era berean, lanbide heziketarako …
Hanoiko Eleizeak santu bizkaitarraren erlikia jaso dau
"Erlikia honek Europako Eleizearen eta Vietnameko Eleiza bizi eta ederraren arteko batasuna erakusten dau", adierazo eban atzo Bilboko gotzainka Berriotxokoa San Balentinen erlikien emote ekitaldian. Gotzainak milaka lagunen aurrean egin ebazan adierazpenak. Urte Santua ospatzen egozan erromesak joan ziran ospakizunera. So Kieneko parrokian. Elorrioko santuari paperezko boneta eta banbuzko makilea jari eutsizan gotzain izentau ebenean, gauez eta ezkutuan, kristinau izatea debekatuta egoalako. Martirioa jaso eban eta hil egin eben 1861eko azaroaren 1ean.
Gernikako Errenteriko monjek San Bartolome ospatuko dabe gaur
Ekiturtean zehar Gernikako Errenteriako monjek eta parrokiak 400. urteurreneko ekitaldiak ospatzen dihardue. Gaur, San Bartolome egunez, zaindariari eskainitako eleizan ospakizun berezia egingo da. Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa meza buru izango da baina irailetik aurrera, Bermeoko parrokien ardurea izango dau.
Bazenkian Bizkaian 900 monja eta fraile dagozana?
Urtean zehar, Alkarren Barri, Eleizbarrutiko aldizkariak atal berezia eskaini deutso CONFER-Bizkaiari, erlijiosoei akonpainamentua emoten deutsienei. Nahiz eta azken urteotan bokazino hau gero eta gitxiagok bizi daben, oraindino be 900 monja eta fraile inguru dagoz ekintzakor Bizkaian.
Bizkaiko gazte batzuk Togon eta Bolivian misinoa biziz
Bilboko eleizbarrutian Iparra-Hegoa proiektua hasi zanetik, 400 gazte inguruk, batez be emakumeek, egin dabe ikastaroa. Horreen artetik 180 inguruk udako esperientzietan parte hartu dabe. Aurten, gazteek Togon eta Bolivian bizi izan dabe murgiltzea. Bizipenez eta gogoetaz beterik itzuli dira. Ainhoa Riañok Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa batean adierazo dauenez, esperientzia aberasgarria da eta barriz pentsatzera konbidatzen dauelako.
Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri
1930eko ekainaren 22an, Athleticeko familia Begoñara joan zan lehenengo garaipen bikotxa eskertzera. Harrezkero., urtero joaten dira Amatxurenagana Aste Nagusiaren egunen baten. Hildako bazkideak gogoan izateaz gain, baloia eta kamisetea eskaintzen jakoz Ama Birjineari, eskerrak emotenaz.
Ziortzako fraileek alkartean ospatuko dabe San Bernardo eguna
Bost dira "paperean" Ziortzako monje zistertarren komunidadea osatzen dabenak. Halan be, Antonio Maria Martin prioreak azaltzen dauen lez, jardunean dagozan monjeak hiru dira. Ez dira larregi monasterioan garatzen daben liturgia- eta ospitale-jarduera handia aurrera aterateko, baina, halan be, "Boluntario batzuen laguntzari esker", komunidadeak hainbat zerbitzu emoten jarraitzen dau. Gaur Claravaleko San Bernardo ospatzen dabe, zistertarren ordenako funtsezko figura.
Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Internationalis erakundeak, Eliza katolikoaren beso humanitario gisa, buruzagi erlijiosoen eta fededunen ahotsak biltzen dauz, "Gazan, Sudanen, Hego Sudanen, Ukrainan, Myanmarren eta beste gatazka-eremu batzuetan izandako ankerkerien aurrean izututa".
Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea
Zhehan Xue umearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da Indautxuko Karmengo parrokian. Txinatar alkarteagaz ospatzen dauan Pablo Yu abadea izango da ospakizun buru eta Miguel Vera, bertako parrokoa izango da abade lagun, besteak beste.
Gotzaina Hanoira doa Berriotxoako San Balentinen erlikia eroatera
Bihar martitzena, Joseba Segura gotzaina Vietnamera joango da Hota Bui vietnameko abadeagaz batera. Emote ekitaldia abuztuaren 23an egingo da, So Kien santutegi nazionalean egingo dan ospakizunean. Bestalde, Bizkaiko eleizeak Vietnamera bialdu dauz Elorrioko domingotarren komentuan San Balentin agertzen dan margo baten erreplika bi.
Hiru iturri gehiago jarri dabez Begoñako basilikaren inguruetan
Bilboko udalak hiru iturri gehiago jarri dauz Begoñako basilikaren inguruetan gaur bero handia egingo dauala-ta. Euren arteko bi Begoñako kofradiak jarrita daukan karparen ondoan dagoz. Hirugarrena, Juan XXIII plazan. Gaur milazak izango dira Bizkaiko zaindariari bisitea egingo deutsienak. Eleizea zabalik egongo da gau osoan, Begoñako Kofradiak zainduta. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, 12:00etan izango da.