22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Parrokiak eta udalak Abadiñono ermita bat konponduko dabe
31.05.2024

Parrokiak eta udalak Abadiñono ermita bat konponduko dabe

Joan dan eguaztenez, maiatzak 29, Abadiñoko San Trokaz parrokiak, "Gastelua bizirik auzo alkarteak" eta udalak hitzarmena sinatu dabe San Martin Gotzaina ermita "ondo gorde eta zaintzeko". Horretarako, ermitaren teilatua eta mendebaldeko eleizpea barrituko dira. Berehala ekingo deutse lanei, uztailaren 4an ospatuko dan zaindariaren egunerako amaituta euki gura dabez-eta.

Gastelua auzoan dagoan San Martin Gotzaina ermita Abadiñoko San Trokaz parrokiarena da. Erdi arokoa dan ermita hau eta bere ingurua babestuta dagoz, aztarna arkeologikoak egon daitekezala-eta.

Abadiñoko parrokiak, udalak eta ‘Gaztelua’ auzo alkarteak hitzarmena sinatu ondoren, laster ekingo deutse lanei. Astean sinatutako agirian jasoten danez, ermitak “udalerriaren historiaren eta bizitza erlijioso eta kulturalaren zati bat gordeten dau”. 

Ermita “kulturako erabiliko da bakarrik”, indarrean diran arau kanonikoakaz bat datorren salbuespenen bategaz. Eratxikitako lokalean, auzotarrek batzarrak egingo dabez aurrerantzean be eta eleizpetan ospakizunak egingo dira.

Konponketak

San Trokaz parrokiak kontratatu eta burutuko ditu teilatua eta mendebaldeko eleizpea konpontzeko lanak. Inbertsinoa, 63.941,84 eurotakoa izango da eta horren erdia udalak jarriko dau eta gainerakoa, parrokiak eta Bilboko Eleizbarrutiak. 

Hitzarmenean jaso danez, ermitak eta eratxikitako lokalek herri eginkizun “garrantzitsua dabe, besteak beste, auzoaren nortasun eta batasunerakok baliagarri izan, jai eta ohituren bitartez”.

‘Gastelua bizirik alkartea’ arduratuko da auzoko jaiak antolatzeaz eta “ermita eta lokalak zaintzeaz eta behar bezala eukiteaz arduratuko da”.

Abadiño, ermita San Martín Papa