22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?
29.10.2024

Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?

Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.

Basilika Nagusiak, Vatikanoko Museoak, Kapera Sixtinoa, San Pedro Basilika eta katakonbak bisitatuko dira.

Lagun bakotxeko prezioak barne hartzen ditu: bidaiak hegazkinez, joan-etorriak, bidaia-asegurua, hotelean ostatu hartzea mantenu osoagaz, turismo-tasak, sarrera bisitatuko diran lekuetara, joan-etorriak autobusez Erroman eta gidaria.

Prezioa lagun bakotxeko:

  • birentzako gelan: 1.453,1€
  • banako gelan: 1.748,1€

(Jubileua inkulsiboa izan daiten, %10eko ekarpen solidarioa barru).

Bakarrik 100 leku dagoz

Izena emoteko epea 2024ko azaroaren 4an -astelehena- zabalduko da goizean, web orrialde honetan argitaratutako galdeketaren bidez. Lekua beteteko, izen-emote ordena jarraituko da bakarrik.

Lagun bakotxak 4 lagunen izena baino ezin dau emon (berea barru)

Lekua asbe batzuen buruan baieztatuko da; baieztapen hori jaso ondoren eskatuko da bidaiaren prezioaren aurrerakina.

Izen-emoteakaz jarritako leku-kopurua beteten danean, itxarote-zerrenda zabalduko da.

Urtearen hasieran, batzarra deituko da zehaztasun guztiak emoteko eta zalantzak argitzeko

Europako Osasun Txartela tramitatzea gomendatzen jake bidaia egingo dabenei. Doan eskatu daiteke Gizarte-segurantzaren egoitza elektronikoak galdeketa betez.

* Bidaiaren ezaugarriak kontuan hartuta, mobikortasun osoa izatea komeni da bete-betean parte hartu ahal izateko.

Basílica de San Pedro en el Vaticano.