24-06-2025 Natividad de Juan Bautista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartu gura dozu campaJOCen?
24.06.2025

Parte hartu gura dozu campaJOCen?

Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak "CampaJOC 2025" udako kanpamentua egingo dau Zallan uztailaren 21etik 27ra. Eleizbarrutiko 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek emon leikie izena. Parte hartu gura dozu? Eurakas hartu-emonean jarri 688 88 39 50 (Ethan) edo 651 30 94 17 (Patri) telefonoen bitartez.

Kanpamentua, Euskal Herriko eta Burgoseko gazteentzat da. 110 euroko prezioa dau, baina antolatzaileek nabarmendu dabenez, ez daba horregaitik inor kanpoan geratzea nahi: “Galdetu bekaren inguruan”.

Zallan egingo daben kanpamentuan gaurkotasunezko gaiak landuko dabez hainbat jardunbideren bidez eta Ebanjelioa oinarritzat hartuta.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gazteak, JOC