Asteburuan, Eleizak Pertsonen salerosketaren aurkako otoitz eta gogoeta eguna osptu dau. Urte Santuaren barruan, goiburu honen inguruan izan da: «Itxaropenaren mandatari: bat eginda pertsonen salerosketaren aurka».
Egun hau, Santa Josefina Bakhitaren oroimen liturgikoagaz batera ospatu da. Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordeak santa honi buruzko agerkaria prestatu dau: Embajadores de la Esperanza aldizkaria.
Marifran Sanchez Vara Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzainen Batzarrek Gotzain Azpibatzordeko Idazkaritzako zuzendariak gai honen inguruan gogoeta egingo dau eguenez, otsailak 13, 18:30etatik 20:30etara, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2).