21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu”
18.11.2023

“Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu”

Atzerrian jaiotako auzotar gehien dauan Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian ospatu da, era berezian, Pobreen Munduko Eguna. Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak 200 lagun ingururen aurrean eskaini dauan berbaldi iradokitzaile eta probokatzaileak emon deutso hasiera gogoeta eta alkarrizketari.

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Errekaldeko ekitaldian batutakoei egin deutsen ondo etorrian, kezka agertu dau pobretasunaren aurpegi barriak dirala-eta, esate baterako, guren buruaz beste egitera heltzen dan zenbait gazteren ilusinorik eza.

Sebas Morak bere berbaldian aldarrikatu dauanez, Eleizak politikan sartu egin behar dau, “bide barriak aurkituz pobreakaz batera, eta ez pobreentzat, gauzak egiteko; pobreei eremu sozial eta politikoa emoteko”.

Pobreen Munduko Eguna, Errekalden
Pobreen Munduko Eguna, Errekalden
Pobreen Munduko Eguna, Errekalden
Ana Saez de Buruagaz marrazki hau egin dau, jardunaldia laburbilduz

Kerman Lopez bikario nagusiaren berbek emon deutse amaiera ekitaldiari eta Ignacio Ellacuria jesuita eta San Salvadorreko Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko (El Salvador) gainerako martiriak bereziki gogoratu ditu, astean ospatu dalako -azaroaren 16an- sei jesuiten eta unibertsitateko langilea zan emakumearen eta bere alabaren hilketaren 34. urteurrena.